Udal Eskola Kontseilu gaztea. Badira urte batzuk UEKgaztea martxan jarri genuela. Haurren ahotsa jasotzeko eta proposamenak udalera bideratzeko prozesua da.Helburu du herriko haur eta nerabeak politika publikoetan subjektu aktibo izatea eta euren ahotsak udalerriari buruzko erabakietan txertatzea, erantzunkidetasunaren kultura landuz eta Errenteria hobe baten eraikuntza oinarri.
Errenteriako ikastetxe guztietako LH 5 edo 6 eta DBH 3ko ikasle guztiek osatzen dute (orotara 9 ikastetxe) eta hauen ordezkari, ikasgela bakoitzeko 2 ikasle dira.
Ikasgeletan 5 lan saio egiten dira eta saio horiek prestatzeko ikasle ordezkarien 3 lan saio egiten ditugu, egin beharreko lanketa zein den azaltzeko, jarraipena egiteko eta emaitzak kontrastatzen joateko.
Amaieran, ikasle guztiekin topaketa bat egiten dugu, Errenteriako udalari, prozesuan bildutako proposamenak helarazteko eta Errenteriako udal ordezkarien erantzunak jasotzeko.