Bergarako hezkuntza mahaiak 2022an adostu zuen herri mailan lanketa bat egin behar zela segregazioaren gaiaren inguruan. Gizarteko esparru guztietan eragiten duen aldagaia izanda, hezkuntza arlotik eragin nahi izan zaio. Hezkuntza formal eta ez formaletik.
2022 urtean herri mailako diagnostiko partekatua egin zen, 2023an hezkuntza formal eta ez formalari dagozkion helburuak, lehentasunak eta egitekoak jaso ziren. Horrez gain herriko ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileek “kulturartekotasuna hezkuntzan” jardunaldietan parte hartu zuten.
2024an bi mahai nagusi sortu ditugu, bata hezkuntza formalarena “eskola inklusiboaren mahaia” izenekoa eta bestea hezkuntza ez formaleko eragileez osatutakoa “kulturarteko mahaia” deitutakoa.
Mahai horietan segregazioarekin lotutako proiektu ezberdinak lantzen ari gara, elkarlanean, herri ikuspegiarekin.
Lanketa hau hasi baino ez da egin, jakin badakigulako herri mailan daukagun erronka nagusietariko bat dela. Bergaran, erronka horri, hezkuntzaren ikuspegitik heldu diogu.