Haurren parte hartze kanal iraunkorreko atal teorikoa 2024ko otsailetik ekainera bitarte landu dugu herriko zenbait eragilerekin batera eta hauekin foro bat osatu dugu, jarraipen foroa izendatu duguna (urtean hirutan bilduko da).
Foro honetan parte hartzen duten eragileak: hezkuntza plataforma, eskola kiroleko mahaia, Dobera Euskara Elkartea, Kanika Aisialdi Elkartea, Urburu Aisialdi Elkartea, Zerbitzu Sozialeko hezitzailea, herriko lau ikastetxe, Kulturarte Plaza Feministako dinamizatzaileetako bat eta Hernaniko Udaleko Gazteria saila.
Irailetik aurrera, prozesuaren nolakotasuna lantzeko talde eragilea sortu dugu, hilabetean behin biltzen dena eta bertan parte hartzen dute: ikastetxe bakoitzeko arduradunek, Haurren Kontseilua dinamizatuko duten hiru hezitzaileak eta Hernaniko Udaleko Gazteria saila.
Irailetik aurrera ere, prozesuari mamia emateko eta lantzen ari garen hori murtxikatzeko talde motorea sortu dugu ere. Bertan parte hartzen dute: Haurren Kontseiluko hiru dinamizatzaileek eta
Hernaniko Udaleko Gazteria sailak.
2025eko urtarrilean hasiko dira martxan Ereñotzuko eta Hernaniko Haurren Kontseiluak eta horretarako sozializazio prozesua martxan jarri dugu. Batetik, hezitzaileak ikastetxeetako erronda egin dute eta hautatu dira kontseilu kideak. Bestetik, egitera goazena gurasoekin landu da gutun bitartez eta ikastetxeek hartu dute komunikatzeko ardura. Azkenik, esku orri batzuk sortu ditugu Kontseiluaren informazioarekin eta azaroa amaitu baino lehen udal ekipamendu zein ikastetxeetan hauek uztea da intentzioa.