Eskola Kirolaren inguruko hausnarketa prozesua

Eskola Kirolaren inguruko hausnarketa prozesuari ekin genion Oinherriko kideen laguntzarekin. Aurrez, Itsasondon Eskola Kirola jarduera egiten bazen ere, eten baten ondoren, zer eta nolako Eskola Kirola nahi genuen erabaki beharra genuen.

Herri txikia izanik, maiz, lehian beste herrietako taldeekin aritzeko gutxienekoak ez genituen bermatzen. Horrez gain, lehiakortasuna ez sustatzearen nahi bat ere bazen eta, nola ez, herriko haur guztien parte-hartzea bideratuko lukeen eskaintza bat egin nahi zen.

Hori horrela, guraso elkarteak, hezitzaileek, udal ordezkariek eta langileek, Oinherriko dinamizazioarekin 4 saio egin genituen.

Lehen saioan gai mamitsuak jarri genituen mahai gainean, eta hainbat erronka zehaztu genituen:

  • Gurasoen konpromisoa.
  • Adostea formatua, helburuak eta sustatu beharreko balioak.
  • Urdanetan parte hartzeko aukera daukagula jakinda, Itsasondon zer egin nahi dugun pentsatu behar dugu. Ze izen, funtzionamendua, topaketak, lehia bai ez, boluntarioak gidatua izan behar duen edo ez….
  • Formatua baldintzatuta dago maila bakoitzean daukagun haur kopuruaren arabera.
  • Diru-iturri berriak pentsatu behar dira.
  • Eskola kirol ofiziala ez bada ateratzen, estraeskolar bat izan daiteke multikirola? Egutegi bat, batzuetan bolondresak eta noizean behin norbait kontratatua. Konbinatu bat izan daiteke? Kontratu fijo diskontinuo bat izan daiteke.

Hurrengo pausoak zeintzuk izan beharko luketen ere zerrendatu genituen:
ITSASONDOKO ESKOLA KIROLA

  • Helburu orokorra
  • Helburu espezifikoak
  • Funtzionamendua / Egutegia
    • Entrenamenduak/saioak
      • Noiz, iraupena
      • Taldekatzeak (adinak, mixtoak, ez mixtoak)
      • Hezitzailea/bolondresa
      • Zein kirol landu ditzakegu?
    • Topaketak
      • Zenbatero
      • Beste herriekin noiz (kirol indibidualak, taldekakoak)
      • Topaketak familian?
      • Goierriko eskola txikien elkartean lanketa?
  • Nola finantzatuko dugu?
    • Foru Aldundiko dirulaguntza
    • Kuota familiei
    • Guraso elkartea
    • Udal dirulaguntza
    • Babesle pribatuak?

Bigarren saioan zehaztapen batzuk lortu genituen arren, hainbat galdera erantzun gabe utzi genituen:

  • Egutegia: urritik maiatzera (haurrak goiz arratsalde hasten direnean).
  • LH 3, 4, 5 eta 6. mailako haur guztiek parte hartu ahalko lukete. Kintadaren haur kopuruaren arabera talde bat edo bi aterako lirateke.
  • Noiz, iraupena: astean behin saio bat, ordubete. Talde bat edo bi.
  • Boluntario talde bat osatuko genuke, elkar adostu bakoitzak zein kirol emango lukeen, zein balio sustatu nahi ditugun, zein den eskola kirolaren funtzioa. Koordinazio gune bat antolatu beharko genuke, bolondres hauek modu koordinatuago batean jarduteko? Ideala litzateke minimo saio bakoitzean 2 bolondres egotea.
  • Bolondresekin osatzen ez bagara, soldatapeko hezitzaile bat kontratatu beharko genuke. Zein aukera dauzkagu horretarako?
    • Olaberri, Zerain, Ezkio, Gabiri eta Itsasondok hezitzaile bat partekatu ahalko lukete? Ikaztegieta gertuago dago. Legorreta, Zaldibi?
    • Herriko ludoteka, gazteleku hezitzaileari jornada osatu daiteke. Astean zehar bi hezitzaile ibiltzen dira herriko haurrak saretzen, jolasaren bidez, astean egun bat 3 orduz.
  • Formula mixtoa ere erabil dezakegu: bolondres eta hezitzaile elkarrekin. Adibidez: astean zeharreko entrenamendua hezitzaileak egitea eta bolondresek hilean behineko topaketa antolatzea. Edo asteaz zeharreko saioetan hezitzailea eta bolondresa elkarrekin.
  • Zein kirol landu ditzakegu? Hilabete bakoitzean kirol bat, 4 saio kirol horretan trebatzeko eta hiru hilean behin topaketa bat.

3. eta 4. saioak erabakigarriak izan ziren Eskola Kirola abiarazteko. Bertan, zehaztu baikenituen hainbat kontu:

  • Banaka, taldeka, kooperazioa eta lehia orekan nahastu.
  • Herriko kirol klubekin elkarlana: txirrindularitza handiekin eta txikiekin irristaketa (***herrian haur ugari daude bizikletan ibiltzen ez dakitenak).
  • Kirol posibleen zerrenda: eskubalioa, saskibaloia, gorputz adierazpena, euskal dantzak, esku pilota, atletismoa, futbola eta natur jarduerak (eskalada, orientzazioa), baseball/sofball, raketak, zapi rugbia (Ordizikoak beti prest), monozikloa (Alberto), malabarak (gaztetxekoak)… Modu honetan multzoka ditzakegu:
    • Saski, errugbi eta futbola.
    • Natur jarduera: eskalada, orientazioa.
    • Pelota: raketak, esku pilota.
    • Gorputz adierazpena.
    • Irristaketa: monoziklo, patinetea, txirrindularitza txikietan eta laguntza askorekin, bide heziketa, gurpilak aldatzea, ez dakitenei erakusten…

Zein baliabide ditu herriak? Frontoia eta herri irteerako zelaia.

Saioen ardura partekatua:

  • 26 saio izango lirateke, aste baten LH 1,2,3 mailakoak eta hurrengoan LH 4,5,6. mailakoak, txandaka.
  • Beti ostiraletan, 16:15-17:15.
  • Saioak mistoak izango dira (genero guztiak elkarrekin). Hau oso kontuan izaten saiatuko gara saioen antolaketa eta guraso bolondresen aukeraketan.
  • Saio guztietan hezitzailea eta guraso boluntario bat edo bi.
  • Arautegi bat, dekalogo bat osatuko dugu Itsasondoko eskola kirolean sustatu nahi diren balioak zehazteko.
  • Ikasturte hasieran guraso bolondres guztiak eta hezitzailea bilera. Saioen antolaketa, eskola kirolaren helburua, landuko diren balioak, bakoitzaren ardura/funtzioak… adosteko bilera.

TOPAKETAK: Ordiziako topaketetan parte hartuko dugu. Urtean lau izan ohi dira: igeriketa, herri kirolak, mendi martxa eta atletismoa. Beraiekin hitz egin eta egutegian zehaztu topaketen datak ere.

Nola komunikatuko dugu saio hauetan landutakoa herrira?

  • Haurrei eskolan aurrez aurre kontatuko diegu, eta euren ekarpenak jasoko ditugu
  • Eskuorri bat prestatuko dugu; haur bakoitzak etxera eramateko. Bertan egutegia eta Itsasondoko eskola kirolaren balioak biltzen dituen dekalogoa agertuko dira (***2.saioko aktan dekalogorako klabe dezente atera ziren).
  • Guraso guztiei email bat bidaliko zaie bolondres izatera gonbidatuz.
  • Herriko aldizkarian egindako prozesuaren berri emango dugu.

Horrela ba ekin genion Eskola Kirolari. Ikasturte hasieran Aldundiarekin hainbat hartueman izan genituen gure eskaintzak kabidarik ba ote zuen edo ez zehaztu asmoz. Ibilbidea ez da erabat erraza izaten ari baina ikasturte osoa martxa onean egin dugu (23/24). Aurten berriro ekingo diogu.

Proiektu mota

Scroll to Top