Dimesten eguna

Egitaraua

Ekainak 2

16:00 Aurpegi margozketa tailerra.Gaztelekukoak
17:00 Saregileak.
18:30 Pelotakadak. Txumuluxueta pelota kluba
20:00 Zaurgarriak erdigunera. Etxerat
20:30 Danok jantzan . Gazte Barri dantza taldea
20:30etatik aurrera pintxo-potea tabernetan eta umeentzat pintxoak (Guraso elkartea)
21:00 Kantu-musika poteoa. Kantu bat gara
22:30 Pantailak euskeraz. Bideo-berbaldia
23:00 Kontzertua .Gazteak

Ekainak 3

11:00 Pastorala. Eskola
12:30 Lorak landatzen. Udala
13:00 Artaburuek garandu. Lokotsak batu. Txabila Herri kirol taldea.
14:30 Bertso bazkaria. Bertso eskola
18:00 Erromeria. Txumuluxueta kultur elkartea

Hasiera/Sarrera

Urteak dira Oinherri egitasmoa eta Dimako Herria alkarlanean ari dirala “DIMESTEN” izenagaz, herri hezitzaile bat izateko asmoagaz.
Gure herriko egunerokoan sarri ahaztuten doguzan umeak, gazte-nerabeak, kolektibo zaurgarriak edo eta persona ahulenak izan daitezkeen guztiak gure eguneroko agendan eta egitasmoen erdigunean ipintea gura da . Guzti-guztiontzako ona izango dan herri bat egiten joateko bidean.
Ume-aroaren kultura, aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea, bardintasuna, ingurune natural eta kulturalarekiko errespetua eta herritarra, hau da komunitateko sarea eta auzolana sustatutea dira oinarri bide honetan.
“Oinherri-Herri Hezitzaileak”, “Dimestenek” oinak herrian jarrita, arreta gehien behar dabenengan jarrita, alkarlanen aritzeko jaio eta dirau bere ibilbidean, gure eguneroko jardunean, geure errealitateko beharrei balio hezitzaileekaz erantzun eta eragin beharra dogulako. Tokian tokiko eta bertarako diseinuak planteiatu eta garatuz, eta esan bezala, aniztasuna, errespetua, bardintasuna, besteen onarpena, inklusibitatea eta antzeko balioak indarrean eta praktikan jarriz gaurregungo beharrei erantzuteko.
Zelan ez, jolasaren bidez eta laguntzaz mundua behatu eta eraikiteko, harremanak saretu eta ume-aroaren kultura indartuteko, euskal kultura eta euskeraren hiztun komunitatea biziberrituteko zein kultur trasmisiñoa ziurtatuteko, autonomia, askatasuna, burujabetasuna, , bardintasuna, aniztasuna, ekintzailetasuna danongan sustatuteko, azken finean, herrian parte hartze aktiboa izan,auzolana bideratu eta erabaki guneen demokratizaziñoan pausoak emoteko.
Dimesten, hezten , hazten, amesten genuen alea, erne ez ezik hasi jaku fruitua emoten…
Hasi gaitezan jolasten! Bai jolasten!, jolasaren bilakaeran bidea egin eta eratuko dogulako, harremanak egin eta sozializatuten garelako, autonomia, ekimena eta erantzunkizuna landuz sortzaile bilakatuko garelako, solidarioagoak, aktiboagoak, parte hartzaileagoak bilakatuko garelako. Bai!,azken finean jolasa interakziorako eta mundua eraikitzeko tresna dogulako. Tresna ekologikoa, genetikoa, sinple eta konplexua, baikorra eta zalantzazkoa, unibertsala.

Dimoztarrok! gozatu dagigun lehen “Dimesten”egunagaz

Dimesten Sarea

Aniztasunean bardin eta parekide izanez aritzea dogu amets eta helburu jendarte justuago eta libre bat lortze bidean. Dimestenetik emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egitea da helburua eta arlo guztietara zipriztindu beharreko praktika eta jarduna. Euskal gizarteko eremu eta arlo desberdinetan aukera berdintasuna lortzeko borrokan andrazkoak doguz eredu eta politika feministen aldarri nagusi.
Gure herriko Andraizea taldeak, bide emoten deusku genero rolek sortzen dabezan funtzionamendu desberdin eta desberdintzaileak kontuan izan, eta horiei buelta emoteko hausnarketa eta eginbeharretan.
Izan be, bardintasuna, sare bat bailitza eremu guztietara zabaltzea oinarrizko helburua izan beharko leuke jendarte demokratiko batean, eta parte hartze paritarioa bermatuz genero ikuspuntutik.
Korapiloz korapilo askatu daiguzan zapalkuntza guztiak, herri sare indartsu eta koloretsua eraikiz danon artean, bardintasuna egunero eta uneoro ikusgai bilakatuz danok garrantzitsuak eta beharrezkoak garen gure Dima herrian.

Pilotakadak alkarlanean

Kirola aisialdia, gainditzeko grina, alkarlana, ahalegina, osasuna, ongizatea, gozatzea, lagunartea, trebetasunak, emozioak, irabaztea, galtzea, besarkatzea, lesioak, begirunea…zenbat ezaugarri, dohai eta balio aurki daikeguzan, ezta? Horixe eta mila ezaugarri gehiagogaz jantzi daikegu gure pilota. Errenkadan 777-7.777 pelotakada emon barri doguz auzolanean, elkarlanean.
Gure hizkuntza nazionala euskerea dan bezalaxe, gure kirol nazionala pelotea dala esaten dogu, zer litzake Euskal Herria pilota barik? dino kanteak, eta halaxe da bere modalitate guztiak barne hartuta.
Jarrai dagigun bada elkarlanean gure herria kohexionatzen, elkar ikasi, lagundu eta biderkatuz gure ametsak. Genero rolek sortzen dituzten funtzionamendu desberdin eta desberdintzaileak kontuan izan, eta horiei buelta ematea.

Zaurgarriak erdigunera

Herritar zaurgarriak erdigunera, euren eskubideak ukatuak diren, baztertuak edo kontuan hartuak ez diren kolektibo edo pertsonak ekar dagiguzan erdigunera, beraiek barik ez garelako oso, zati baizik.
Zaintza erdigunean jartzean, eraldaketa soziala ahalbidetuten daurien indargune eta mugak bistaratuten
direla esaten dogu, gauza bera alboratu oro erdigunera ekartzen dogunean.
Gaur hemen, kartzela politikak zaurgarri egiten dituela salatu ez ezik, presoak legediaren barnean aitortzen jakiezan eskubideak dakarguz erdigunera, eta zelan ez, eurekaz batera, munduan zehar barreiaturik dagozan euskal erbesteratuak, gizalegeen aurka alboratuak, baztertuak, jasartuak, jipoituak edo aintzat hartuak ez diren persona edo kolektibo guztiak: gaixotasun mentala dabenak, aniztasun funtzionaldunak, migranteak, LGTBIQ+ kolektiboa,…
Jar gaitezan gure munduei begira!, gaindi daiguzan ez-ikusiaren egin edo beste aldera begiratzeak.

Plazara jantzan eta kantu poteoa

Parte hartzea eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea betebeharra da.
Proiektu, proposamen, asmo edo kezka batek herritar guztioi eragiten deuskun neurrian, egitasmo horretan aktiboki parte hartzeko eskubidea dogu guztiok. Era berean, edozein egitasmo guztion ardura izan behar da eta guztion konpromisoa be behar dau bere hobekuntza, bideragarritasuna eta iraupena bermatzeko.
Jantzan edo kantuan parte hartzen dogunean borondatez eta askatasunez hartzen dogu parte, desio, emozio,sentimenduei gozamenerako bidea urratuten itxi eta bideratuz. Konfiantza besteak egin, esan edo haren moduetan ezinbestekoa, oinarrizkoa da. Bardin izan beharko leuke parte hartze prozesuetan, elkarrena entzun eta aintzat hartuz adostasunetara heldu eta erabaki hartzeetan.
Esan bezala parte hartzea jokabide bat da, baldintza demokratiko bat, izan be, parte hartzeagaz hausnarketak sustatu eta bideratzen doguz, inplikatu eta elkarregaz lan egiten dogu, desberdinen arteko hartuemonak, begirune giroa sortzen dogu, elkarlana indartzen dogu, komunitateko kide modura eskubideak egikaritu eta erabakiak adostu eta akordioetara heltzen gara. Zein gauza sinple eta konplexua ezta?
Baina tire!, dantzatu eta kantatuz aldarrikatu eta egikaritu dagigun demokrazia baten zutoin nagusienetarikoa dan parte hartzea.

Pantailak euskeraz
Harremanetan, euskara lehenestea behar dogu.Euskeraz lan eta bizi nahi dogu. Euskeratik eta euskeraz ibili eta izan gura dogu munduan.Pantailak euskeraz! Euskara da euskaldun egiten gaituena, Euskara da gure lurra. Zenbat aldarrikapen geure hizkuntza nazionalaren defentsan, gutxitua dan gure hizkuntzaren defentsan…
Dimestenen zereginetako bat euskara erabiltzeko joeran lan egitea da. Horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratuz, horrela dimoztarren usteetan eragin eta haien hizkuntza-jokabideak aldatzeko. Hizkuntzen inguruan gogoeta egitea dogu estrategia nagusietariko bat, horrela herritarrengan euskara erabiltzeko joera kontzientea sortzen baita. Horregaz guztiagaz batera, sormena be euskaraz egitea barneratzen dogu Dimestenen, hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoa be landuz; usteetan eragiteaz gain norbanakoon gaitasun eta konpetentziak garatu gura doguz eta..
Baina tire!, lehentsoagorarte kantuan ibili gara…ba, segi dagigun “Euskal Herrian euskaraz” danon artean abestuz.

Kontzertua

Herritar arduratsuak, irizpidedunak, kritikoak eta baikorrak sortzeko eta norberak dituen dohainak ezagututa, jendartean ongi kokatzeko ezinbestekoa dogu aisialdia, aisialdi hezitzailea.
Aisialdia haurtzaro, gaztaro eta edozein adin dogula bizi osasuntsu baten garapenerako ezinbesteko tresna da. Haur, gazte edo heldu bakoitzaren egoera ezberdina bada be, aisialdi antolatu eta hezitzaile baten behar orokorra identifikatzea begibistakoa dogu. Aisialdiaren bidez poz, tristura, beldur eta emozio ezberdinak kudeatu eta elkarbanatzeko espazioak sortzen doguzalako, garapen motorra, komunikazioa eta sozializazio beharrak asetzearekin batera.
Atara dagigun gure barrerik gozo, zintzo, gardenena aisialdiaz gozatuz.

Pastorala “landatik hirira joan da etorri”

Mundua haurren ikuspegitik aztertzera eta eraikitzea ez litzake liluragarria izango? Ziur baietz, zeren haurrentzat ona bada, gainerakoentzat ere ona izango da seguro.
Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea.
Umeen beharrak zein diren helduok gure mundu-ikuskera propiotik erabakitzen doguz sarriegitan zoritxarrez, eta, ondorioz, ahalmen- eta botere-ukapen bat gertatzen da umeekiko.Haurrek mundua ikusteko eta gauzei zentzua emateko euren modua dabe, euren modu etiko, estetiko eta poetikoa dabe errealitatea ulertzeko. Gai dira euren bizitzari eta existentziari zentzua emoten deutsien hipotesiak, teoriak eta metaforak eraikitzeko. Horregatik ezinbestean, haurra entzutetik abiatu behar da, gero, haurrari egokitutako tresna eta esperientzia esanguratsuak eskaini ahal izateko.
Eta zelan ez, jolas librea da haurraren garapenerako giltzarria. Haurraren betebeharra jolastea da.
Zein jolas, lan ederra eskaini deuskuen, pastorala aitzakia hartuta, gure umeak, Zoriondu eta jagon daiguzan gure umeak, euren, haurtzaroaren kultura aitortu eta errespetatuz.

Lorak landatu,artaburuek garandu, burruz batzea

Naturarekin biziz, ingurumenarekin bizitzen ikastea gero eta beharrezkoago dogu gure planetak , gure eraginez, bizi dauan egoera klimatiko, ekologiko, energetiko… zein elikadura arazo larrien eraginez.
Dimestenen ikuspuntutik funtsezkoa da sektore guztietara hurratutea, jendearen funtzio soziala indartutea, herrigintza helburu dauan ekimena izatea…eta honetarako tresna baliotsu eta sendoa dogu auzolana.
Erabakiak adostu eta zereginak banatu, lan-graduaren gainetik inguruko guztiak auzolankidetzat hartzea…azken baten auzolanaren bidez ikasketa eta harreman eraldatzaileak bultzatu eta eraikitzen doguzalako.
Itzuli gaitezan gure konpromiso komunitariora, danon beharrak asetzeko talde lana dogulako erremintarik eraginkorrena.

Bertso bazkaria. Jon Maia-Aitor Sarriegi

Kultura-aniztasuna errespetatu, ingurumen kulturala jagotea eta gure herriko ohituren transmisioa aintzat hartu eta zabalkundea eta sormena sustatutea dira Dimestenen beste erronka bat.
Euskal kultur ondarearen trasmisioak, kultur sorkuntzaren trasmisioak garenaren ispilu ez ezik , izango garenaren aurpegia erakusten deusku. Sarri entzun dogu”Sormenean hezi, kulturan bizi”,aldiz, egun, kultur trasmisioaren alarma gorriak piztuta direla dirudi globalizazioaren erreinupean.
Euskera eta kultura bateginik, bata lurra dogulako eta bestea ingurunea, bizi daiguzan gure herrietako ezagutzak, eta zabaldu, jorratu eta tokian tokiko egitasmoak sustatu eta indartu esperientzien eta bizipen kulturalen bidetik, horiek dira eta iraunarazten laguntan deuskuen bidea.
Bertsozale! Segi jartzen doinua,errima eta neurria hizkuntza, kulturari…segi kantetan oraina eta geroari.

Erromeria.
Lehen Dimesten eguneko azken ekitaldiaren atarian gagoz.Pozik gagoz merezi izan daualako ahaleginak, arro elkarlanagatik.Zorionak dimoztarrok, eta mila-mila esker bidea egiten lagundu deuskuzuen guzti guztioi. Zorionak bereziki bidean aitzindari eta lehen pausoak emoten ilusioz gainezka ibili zinien guztio guztioi.
Katxiporreta! Maite zaituziegu! Gora herri hezitzailea! Gora dimesten!

Oharra
1.-Egunaren eta Herri Hezitzaileen zazpi printzipioen testigantza modura, herriko gune ezberdinetan, printzipio-helburu bakoitzagaz mural bat zintzilikatuko da.
2.-Egunaren antolaketa Udala, Eskola eta herriko elkarteen eskutik burutu da.

Proiektu mota

Scroll to Top