Jolas eremua haurren hezkuntza eta elkarbizitzarako gunea izanik, eremu publikoan eta bereziki haur eta gazteen jolasguneetan ezinbestekoa da aipatutako balioetan oinarritutako jolas aniztasun bat eskaini ahal izatea, konfigurazio “tradizional”-etatik ihes eginez. Gainera, espazioak banatzeko eta erabileraren arabera sailkatzeko jendartearen egituraketa aintzat hartu behar dugu, botere harremanak ere ematen direlako eremu fisikoen distribuzioan. Horregatik balioz jantzi behar ditugu espazio hauek, denontzako espazioak sortuz aukera bardintasunean, aniztasunean eta askatasunean oinarrituz. Garrantzitsua da beraien arteko harremanak hezkidetza eta elkarerrespetuzko balioetan oinarrituak izan daitezen espazioa ere balio horietan oinarrituz diseinatzea.
Norabide horretan, Lezoko haur-parkeen eraldaketa prozesua martxan jarri genuen Hiritik At! kooperatibaren laguntzarekin. Prozesu honi ondorengo helburuak ezarri genizkion:
- Haurren parte-hartzea sustatzea.
- Nerabezaroan dauden gazteak herri dinamikan
parte-hartze aktiboagoa izan dezaten partehartze
ohituretan heztea. - Haurren eta gazteen parte-hartzearen gaia
herrian plazaratzea.. - Lezoko jolas guneak era parte hartzailean
definitzea. - Balore egokietan hezteko bitarteko eta espazio
egokiak definitzea. - Genero berdintasunean, aniztasunean eta
jasangarritasunean oinarritutako jolas eremuen
ezaugarriak definitzea.
Prozesuak ondorengo lanketa faseak izan ditu:
- AURREAZTERKETA
Ibilbidea
Behaketak
Talde eragilaren eraketa- DIAGNOSTIKOA
Ikasleen gelako ariketak
Herritarrei galdetegia- PROPOSAMENA
Haurrekin ibilbideak
Talde eragilearen lan saioa- DEBOLUZIOA
Aukeratutako parke bakoitzerako proposamenak
Prozesuaren emaitza izan da lehentasunez eraldatzeko aukeratutako zazpi parke eraldatzeko proposamena, horien aurrekontu estimazioarekin. Atxikita doazkizue prozesuaren nondik norakoak eta emaitza jasotzen dituzten bi txostenak.