Astigarragako haurrak eta nerabeak babesteko Protokoloa

Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Babesteko Lege Organikoak (8/2021, ekainaren 4koa) hiru lan ildo zehazten ditu: nerabeen aurkako indarkerian sentsibilizazioa, prebentzioa eta arrera goiztiarra.

Legeak gizabanako oro du jomuga, baina hainbat eragileren betebehar zehatzak ere adierazten ditu. Hain zuzen ere, 48. artikuluaren bitartez, haur eta nerabeekin harremanetan dauden kirol zein aisialdi entitate guztiak derrigortzen ditu haur eta nerabeen babeserako protokolo bat izatera.

Herri mailako Kontxa Etxeberri Foroan bitartez (adingabeen prebentziorako foroa), Astigarragako Udalak, EDE fundaizoarekin elkarlanean, protokolo bat sortu du. Eta herriko eragileen esku jarri da “Astigarragako haurrak eta nerabeak babesteko Protokoloa” , egokitzapenak egokitzapen, bakoitzak bere egin dezan.

Testuinguru horretan, Oinherriko kide izatea baliatu da; protokoloaren garapen prozesuan zehar, haur eta nerabeen parte hartzea bermatzeko eta protokoloaren sozializazioan sakontzeko.
Gaztelekuarekin esperientzia pilotu bat martxan jarri ondoren, 2025ean zehar herriko gainerako eragileekin neurrira diseinatutako dinamikak aurrera eramatea da asmoa: haur eta nerabeen emozioekin mapa zehatz eta propioak sortzeaz gain, harremanak behatzeko adierazle sistema bateratu bat osatuta.

Proiektu mota

Scroll to Top