“Haurra ikus dezakegu aukera bat bezala, helduok ematen ez ditugun erantzunak ematen dituelako”

Argazkia: Jaizki FONTANEDA | FOKU

Gara” egunkariko “Gaur8” astekarian elkarrizketa egin ziguten pasa den urriaren 19an. Oinherriren funtzionamenduaz, lan ildoez zein haurren parte-hartzeaz hitz egiten dugu bertan, besteak beste.

Gaur egun 14 eragile eta 50 udal biltzen ditu Oinherrik, eta kide berriei irekita dago. Hezkuntza bertze era batera bizitzen hasteko eta eskolaz eta familiaz gain eragile gehiago inplikatzeko bide bat da.

Euskal Herriko herri hezitzaileak sustatzeko elkartea da Oinherri, irabazi asmorik gabekoa. Elkarte publiko-komunitarioa da, bi bazkide mota dituelako: batetik, bazkide sortzaile eta sustatzaileak, Oinherri sortu zuten 14 eragileak, batez ere aisia, hezkuntza, euskara eta kultura arloan aritzen direnak. Eta bertzetik, bazkide laguntzaileak, Oinherrik sustatzen duen herri hezitzaileen sare horretako kide diren udalak. Une honetan 50 bat udal dira.

Beste berri batzuk

Scroll to Top