SOKA Gazteon Asteasu!

SOKA Gazteon Asteasu! proiektua 2020an jarri genuen martxan eta ordutik modu jarraian ari gara lanean.

Helburu nagusiak:

  • AISIALDI HEZITZAILEA HERRIAN:
    Asteasuko gazteek, herrian aisialdi hezitzaileaz gozatu ahal izatea.
  • KOMUNITATEKO PARTE, SUBJEKTU:
    Gazteek herrian/komunitatean parte hartzeko eta/edo subjektu aktibo izateko aukera garatzea.
  • KOMUNITATE HEZITZAILEA, ARDURADUNA:
    Asteasuko herritarren komunitatea hezitzailea izatea

Udalak, herriko eskolak eta herriko eragileek hartzen dute parte proiektuaren gidaritza daraman talde eragilean, eta urte hauetan guztietan hainbat proiektu eta urrats garatu ditugu helburu hauen norabidean; esaterako; gaztetxoen aisialdi eta parte-hartzerako hezitzaile figura egonkorrak sortu, gazteen parte-hartze prozesuak garatu, eskolan parte-hartzea bideratzeko kanalak sistematizatu, Asteasuko I. Gazte eguna auzolanean antolatu gazteekin batera, Gazte lokal autogestionatua martxan jarri, SOKAren helburuak, balioak eta ebaluazioa landu, herriko guraso, haur eta gazteekin asanbladak…

Proiektu mota

Scroll to Top