Haurren parte-hartze kanal iraunkorra

Oiartzunen egun martxan dagoen proiektua haurren parte-hartze kanal iraunkor baten sorrera proiektua da.

Oinherriko lan taldearekin batera lehen urtea pilotajean pasa dugu hezkuntza arloko aritu eta aditu ezberdinekin osatutako lantaldeak. Orain, aldiz, haurren parte-hartze kanal horrek ze forma hartu behar duen erabakitzeko unea da.

Forma emate horretan haurren ahotsak ere kontuan izan nahi ditugu, alegia, haurrek nolakoa irudikatzen dute kanala? Zein behar dituzte? Nola antolatuko lukete? Horri guztiari erantzungo dion proiektua diseinatzeko fasean gaude orain. 2025ko urtarrilean martxan jarriko dugu haurrekin egin nahi dugun prozesu parte-hartzailea eta asmoa, 2025-2026 ikasturterako parte-hartze kanal iraunkorra abiatzea da.

Proiektu mota

Scroll to Top