Nor gara?

Duela hamar urte halaxe ekin genion bideari, elkarrekin eta gure eskuetan haur eta nerabeen aisia eta hezkuntza beste era batera egin zitekeenaren ametsa eskuartean genuela. Herri hezitzailearen filosofia eta praktika Euskal Herria osatzen duten herrietara gerturatzea amesten genuen, euskaratik eta euskaraz, maila teoriko zein praktikoan.

Bide hau elkarrekin egiten ari gara, Euskal Herriko aisia, hezkuntza, kultura eta euskara alorrean murgilduta dauden eragileekin. Baita amets honi zentzua ematen dion Herri Hezitzaileen Sarearekin (HHS) batera ere. Horiek dira, azken finean, ibilbide honetan teorizatutakoa lurreratzeko eta bertatik ikasketak ateratzeko ditugun bidelagunak.

Azken urteetan Herri Hezitzaileen Sarea handituz joan da, filosofia zein praktika honetan sinesten duten udalerriak gero eta gehiago dira, gaur gaurkoz 50 herritara iristeraino.

Oinherriren oinak, urratsak ematen jarraitzeko, ezinbestekoak ditu aipaturiko bi hankak (eragileak eta HHS), baita horien arteko trukea, koordinazioa eta elkarlana ere. Horretarako espazio bilakatu gara, elkarte eta administrazio publikoaren arteko elkarlana sendotzeko espazio.

Lantaldea

Maite-Oinherri
Maite Azpiazu Errazkin
Gipuzkoako herrien dinamizatzailea
Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Haur Hezkuntzan diplomatua
Aitziber-Oinherri_
Aitziber Leoz Etxarri
Nafarroako eta Arabako herrien dinamizatzailea
Lehen Hezkuntzako irakaslea ikasketaz. Ingurumen Hezkuntzan masterra. Graduondokoa Pedagogia Berdean.
Arrate-Oinherri
Arrate Gaztelu Agirre
Bizkaiko eta Arabako herrien dinamizatzailea
Gizarte hezitzailea eta gizarte langilea ikasketaz. Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate masterra. Graduondokoa haur eta nerabeen esku-hartze sozialean.

Sareak eta saretzeak ematen dio zentzua Oinherriri. Elkarteak, aisialdi taldeak, hezkuntza komunitatea, udalak… Jarraian dituzu Oinherriren bazkide sustatzaileak, bazkide laguntzaileak eta herri hezitzaileen sarea osatzen duten herriak.

Bazkide sustatzaileak

Bazkide laguntzaileak

Scroll to Top