Denontzako jolas espazioak

Jolas eremua haurren hezkuntza eta elkarbizitzarako gunea izanik, eremu publikoan eta bereziki haur eta gazteen jolasguneetan ezinbestekoa da aipatutako balioetan oinarritutako jolas aniztasun bat eskaini ahal izatea, konfigurazio “tradizional”-etatik ihes eginez. Gainera, espazioak banatzeko eta erabileraren arabera sailkatzeko jendartearen egituraketa aintzat hartu behar dugu, botere harremanak ere ematen direlako eremu fisikoen distribuzioan. Horregatik balioz jantzi behar ditugu espazio hauek, denontzako espazioak sortuz aukera bardintasunean, aniztasunean eta askatasunean oinarrituz. Garrantzitsua da beraien arteko harremanak hezkidetza eta elkarerrespetuzko balioetan oinarrituak izan daitezen espazioa ere balio horietan oinarrituz diseinatzea.

Norabide horretan, Lezoko haur-parkeen eraldaketa prozesua martxan jarri genuen Hiritik At! kooperatibaren laguntzarekin. Prozesu honi ondorengo helburuak ezarri genizkion:

  • Haurren parte-hartzea sustatzea.
  • Nerabezaroan dauden gazteak herri dinamikan
    parte-hartze aktiboagoa izan dezaten partehartze
    ohituretan heztea.
  • Haurren eta gazteen parte-hartzearen gaia
    herrian plazaratzea..
  • Lezoko jolas guneak era parte hartzailean
    definitzea.
  • Balore egokietan hezteko bitarteko eta espazio
    egokiak definitzea.
  • Genero berdintasunean, aniztasunean eta
    jasangarritasunean oinarritutako jolas eremuen
    ezaugarriak definitzea.

Prozesuak ondorengo lanketa faseak izan ditu:

  • AURREAZTERKETA
    Ibilbidea
    Behaketak
    Talde eragilaren eraketa
  • DIAGNOSTIKOA
    Ikasleen gelako ariketak
    Herritarrei galdetegia
  • PROPOSAMENA
    Haurrekin ibilbideak
    Talde eragilearen lan saioa
  • DEBOLUZIOA
    Aukeratutako parke bakoitzerako proposamenak

Prozesuaren emaitza izan da lehentasunez eraldatzeko aukeratutako zazpi parke eraldatzeko proposamena, horien aurrekontu estimazioarekin. Atxikita doazkizue prozesuaren nondik norakoak eta emaitza jasotzen dituzten bi txostenak.

Proiektu mota

Scroll to Top