Urgain Herri Eskolako jolas eremua eraberritzen

Urgain Herri Eskolako jolas eremua eraberritzen dihardu Udala ikastetxeko zuzendaritzarekin eta guraso elkartearekin elkarlanean. Azken helburua jolas patio inklusiboa eta komunitarioa osatzea da. Naturaren presentzia indartu da ikastetxe ondoko zelaia jolas eremuan integratuta eta bertan aintzira bat sortuta, zirkuluz osatutako eremu mistoa ere sortu da futbol kantxa bat zegoen eremuan. Futbol eta saskibalio kantxa bana mantendu dira aldi berean. Ikastetxearen kanpo ikasgela izango da eskola orduetan eta Errekaldeko auzotaren eta gainontzeko herritarrendako erabilgarri eskola orduz kanpo, asteburu eta jai egunetan.

Lanak 3 fasetan gauzatuko dira. Bigarren fasea amaitu berri du Udalak.

Azken fasean zuhaitzak landatu eta jolas elementuak kokatuko dira.

Proiektu mota

Scroll to Top