Haurren parte hartzea kanal iraunkorretan

Parte-hartzea haurtzaroaren kulturatik birpentsatzen proiektuan Itziar herriak parte hartzeko proposamena jaso genuen 2023an, helburua haurren parte hartzea kanal iraunkorretan sustatzea eta herrian txertatzea izan da. Lehenengo Hezkuntza Foroaren prozesuan parte hartutako eragileei proposamena aurkeztu zitzaien eta hauez gain, herrian haurrekin hartu-emana duten gainontzeko eragileak gonbidatu genituen hilean behin gauzatu ziren saio horietara eta horrela hasi genuen bidea lehen diagnostikoa egiteko.
Udazkenean Oñatin haurren parte hartzearen inguruan antolatu ziren topaketetan ere mahai- inguru batean parte hartu genuen gainontzeko herriekin.
Hemen bukatu genuen lehen fase teorikoagoa eta gaur egun Herriko Hezitzaileak Herri Arteko Foroan parte-hartzen ari dira. Honekin batera, Itziarko Auzo Udalak, eskolak eta Lizarbe Guraso Elkarteak adostu du urte osoan haurrekin elkarlanean aritzen diren bi hezitzailek eskola orduetan esku-hartzea aurrera eramatea. Horregatik, ikasturte honetan dinamika ezagutzea izango da helburu, hurrengo ikasturtean finkatuta geratu dadin.

Proiektu mota

Scroll to Top